1. |
Dohainaren Ordaina
03:40
|
|||
Ahots guztiak berdinak dira;
esaldi horiek entzunda dauzkat.
Azal eder batez estaliak,
barrutik usteldutako kantuak.
Abesti alai hoiek,
guztiz goibeltzen naute.
Itsuturik;
entzuten begiekin.
Konturatu gabe bihurtuak
ezjakintasunaren morroietan.
Abesti koldar hoiek
guztiz nazkatzen naute.
Harro habil
gorotz usain horrekin
Itsuturik;
entzuten begiekin.
Ordaintzen ez dugun dena, den dena,
ez du esan nahi dohainik denik.
Irensten badugu dena, den dena,
laister itoko gara kantu berdinean.
Ahots guztiak berdinak dira;
esaldi horiek entzunda dauzkat.
Ordaintzen ez dugun dena, den dena,
ez du esan nahi dohainik denik.
Irensten badugu dena, den dena,
laister itoko gara kantu berdinean.
|
||||
2. |
Bi Arima
03:41
|
|||
Bi arima itsas zabalean galduta
norantz arraun egin jakin gabe, halaxe ginen.
Bi osto haizeaz bideraturik
noiz lurreratu ahal izango garen, jakin gabe.
Nork irekiko dizkigu begiak
aurrera egin ezin dugunean?
Nork eskeiniko digu bere eskua
lurretik jaiki ezin garenean?
Bi sugar iluntasuna itzaltzen
gure denbora agortzen doa, halaxe ginen
Bi hondar-ale hondartza amaigabean
berriro ere zu nola aurkitu jakin gabe
Nork irekiko dizkigu begiak
aurrera egin ezin dugunean.
Nork eskeiniko digu bere eskua
lurretik jaiki ezin garenean.
Nork estaliko dizkigu begiak
atzera egin nahi ez dugunean.
Nork ukatuko digu bere eskua
lurretik inoiz altxa ez gaitezen.
|
||||
3. |
Argazkiak
04:06
|
|||
Oinarri guztiak zalantzan jarri,
ulertezina une batean argitu.
Goiko amildegi sakon horretara begiratzen,
burua galdu genezakela ahaztu genuen.
Hari luze baten gainean dantzan,
pauso bat beste baten atzetik emanaz.
Soberan genuen zama itsaslabarretik bota;
suntsitu berriro sortzeko; begiak itxi, ikusteko.
Argazki guztiak zeuden zuri-beltzean;
kolore berriez margotu genituen.
Aintzinako zubi guztiak apurtuak
bide berriak eraikitzen hasi ginen
beldurrak ahazten...
Egiaren oihal astunak jantzi,
gezurraren arropa leunak erantzi
Debekapenen muga guztiak gainditu genituen;
ahoberoak hozten paregabekoak ginen.
Argazki guztiak zeuden zuri-beltzean:
kolore berriez margotu genituen.
Aintzinako zubi guztiak apurtuak
bide berriak eraikitzen hasi ginen
beldurrak ahazten...
|
||||
4. |
Jainko Betaurrekoduna
03:48
|
|||
Zuri buruz dena dakit
zeuk erakutsi didazu
zein diren zure lagunak
erosi nahi zenukeena
non eta norekin bizi zaren.
Ahaztu nahi zenukeena
Ze erraza den onartzea
ondorioak doitu gabe.
Orain errua ez da inoiz
sekula desagertuko;
hitz bakoitza betirako gordea.
Ahaztu nahi zenukeena
Nik mugitzen ditut hariak,
zure hitzak aldatuz.
Nik isiltzen ditut ahotsak
Jainko betaurrekoduna naiz.
Sartzen utzi zenidan.
Kutxa txiki horren barruan
ongi gordeak dituzu
zure amets zikinenak,
irudi eta zenbakiak,
inork jakin ezin duen guztia.
Ahaztu nahi zenukeena.
Nik mugitzen ditut hariak,
zure hitzak aldatuz.
Nik isiltzen ditut ahotsak
Jainko betaurrekoduna naiz
Ahaztu nahi zenukeena;
ahaztu ezin duzuna.
Nik mugitzen ditut hariak,
zure hitzak aldatuz.
Nik isiltzen ditut ahotsak
Jainko betaurrekoduna naiz.
Sartzen utzi zenidan
|
||||
5. |
Bilatzen
03:44
|
|||
Esandako hitzen esan nahi ezkutua,
zure begien sarrail itxiak.
Oinatz ezagunak bide ezezagunetan,
oihartzun hurbilak urruntasunean.
Gure etorkizunaren arrastoak
iraganetik zeuden bananduak.
Horrenbeste izan genuen baina hala ere,
nahikoa ez al zen zuretzako?
Amets handien itxaropen txikiak,
gutxiengoak, gehiengoen artean.
Izendatuak baina izen gabekoak,
erantzun ezbaikorrak ziur zaudenean.
Erloju zekenek tantaka askatzen
dituzten segundu bakoitza itxoiten.
Horrenbeste izan genuen baina hala ere,
nahikoa ez al zen zuretzako?
Urruti zauden leku hartan entzungo ote da
nire kantuen oihu ozena?
Trebea zinen barkamena eskatzen,
eta ni bizkorra ahazten.
Esandako hitzen esan nahi ezkutua;
zure begien sarrailen giltza.
Hainbeste aurkitu genuen baina hala ere,
nahikoa ez al zen zuretzako?
Urruti zauden leku hartan entzungo ote da
nire kantuen oihu ozena?
Zeren bila zeunden...
|
||||
6. |
Barrutik
05:01
|
|||
Horma altuak eraiki ditut
kanpoan zer dagoen ez ikusteko.
Irribarre atseginak prestatu ditut
inork nire barnean begira ez dezan.
Plastikozko zoriontasuna,
birziklatutako arima.
Burdinezko malkoak zizelkatu ditut
une egokietan isurtzeko.
Eguzki kiskalgarriak besarkatu ditut
nire zainetako izotza urtzeko.
Plastikozko zoriontasuna,
birziklatutako arima.
Barrutik, hautsita milaka zatitan.
Barruan, gordea nire egonezina.
Barrutik, ahaztuak amets izorratuak.
Sugarra bihurtu da errauts bustietan.
Etsai gaiztoak asmatu ditut
nire gudaren aitzaki bihurtzeko.
Laban erdoilduak zorroztu ditut
nire azaletik bizkarroiak erauzteko.
Plastikozko zoriontasuna,
udaberri birziklatua.
Barrutik, hautsita milaka zatitan.
Barruan, gordea nire egonezina.
Barrutik, ahaztuak amets izorratuak.
Sugarra bihurtu da errauts bustietan.
Zarataren artean murgilduta bizi naizenez
ezin dut ezer esan ezta entzun
eguzkiak berotu ezin duen harria.
Jendearen artean baztertuta bizi naizenez
ezin dut ezer esan ezta entzun
eguzkiak argitu ezin duen itzala
Barrutik, hautsita, milaka zatitan...
Barrutik, hautsita, milaka zatitan...
|
||||
7. |
Itzaletan
04:48
|
|||
Ez da iluntasuna ni beldurtzen nauena gaur,
baizik eta argiak erakutsi dezaken guztia.
Ez da hiri ustel hau nire egonezinaren arrazoia,
hemengo munstroen agin zorrotzak bai ordea.
Ez al da egia dena gezurra izan zela?
Hauskorra eta galduta sentitzen naiz
Itzaletan, ezkutuan, nire babesleku sekretuan aurkitu ninduzun
Denboraren korapilo hauek askatzeko nire ahalegin guztiak alferrik ziren.
Ez da negu luze hau nire hotzikaren erruduna,
baizik eta nire azal ase ezinaren oroitzapenak.
Ez al da egia dena gezurra izan zela?
Hauskorra eta galduta sentitzen naiz
Itzaletan, ezkutuan, nire babesleku sekretuan aurkitu ninduzun
Denboraren korapilo hauek askatzeko nire ahalegin guztiak alferrik ziren.
|
||||
8. |
Hor al zaude?
03:43
|
|||
Zu, hor al zaude?
Jende guzti horren artean ezkutatuta
Ni, zure aurrean
mozorrorik gabe nator, naizen moduan
Gau luze hontan, nire ahotsa
zure arnasa, bat dira;
nire zauriak, zure azala
gure oihuak, geure bizitza.
Zu, hor al zaude?
Jende guzti horren artean ezkutatuta
Ni, zure aurrean
mozorrorik gabe nator, naizen moduan
Gau luze hontan, nire ahotsa
zure arnasa, bat dira;
nire zauriak, zure azala
gure oihuak, geure bizitza.
Gau luze hontan, nire ahotsa
zure arnasa, bat dira;
nire zauriak, zure azalean
josiko dira, geure bizitza.
|
||||
9. |
Bide Okerrak
03:08
|
|||
Bide okerrak beti izan dira nire gustokoenak.
Alde onaren alde txarra da arduratzen nauena.
Kausa galduen artean azaltzen dira aukera onenak
Amore eman baino lehen, etsi aurretik, azken unean.
Behar banauzu, hementxe naukazu.
Akatsik zuzenena, ezabatutako hitz bat.
Gailur eskuraezinak beti izan dira nire helburu bakarra.
Burua galdu baino lehen, etsi aurretik, azken unean.
Behar banauzu, hementxe naukazu.
Akatsik zuzenena, ezabatutako hitz bat.
Akats zuzenenak, bide okerretan;
aukera onenak, bide okerretan.
Bide okerrak! Bide okerrak!
Bide okerrak! Bide okerrak!
|
||||
10. |
Beleak
04:38
|
|||
Hilerri ahaztu honetan
hondakinen artean
ez da isiltasuna baino
nirekin geratu.
Zulo estuetatik
agurtu ditzaket:
beleak.
Gorpu hotzak negar egiten
dugun kristal urtuaz,
elikatzen dira hemen piztiak;
lur-azpiko biztanleak.
Zulo estuetatik
agurtu ditzaket:
beleak.
Haien oihuek hiri osoa
erre zuten;
lapurtu zidaten,
egunsentia, eguzkia,
nire zerraldoko
giltza bakarra.
Lur hezeko ohe honetan,
egurrezkoa da zerua,
atzoko nahi agorrezinen
kea arnasten duena.
Zulo zikinetatik
agurtu ditzaket:
beleak
Haien barreek hiri osoa
erre zuten;
lapurtu zidaten,
egunsentia, eguzkia,
nire zerraldoko
giltza bakarra.
|
Deus Ez Eibar, Spain
2016an Eibarren sortutako rock alternatibo taldea
------------
Grupo de rock alternativo creado en Eibar en el 2016
Streaming and Download help
If you like Deus Ez, you may also like: