We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Deus Ez

by Deus Ez

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Ahots guztiak berdinak dira; esaldi horiek entzunda dauzkat. Azal eder batez estaliak, barrutik usteldutako kantuak. Abesti alai hoiek, guztiz goibeltzen naute. Itsuturik; entzuten begiekin. Konturatu gabe bihurtuak ezjakintasunaren morroietan. Abesti koldar hoiek guztiz nazkatzen naute. Harro habil gorotz usain horrekin Itsuturik; entzuten begiekin. Ordaintzen ez dugun dena, den dena, ez du esan nahi dohainik denik. Irensten badugu dena, den dena, laister itoko gara kantu berdinean. Ahots guztiak berdinak dira; esaldi horiek entzunda dauzkat. Ordaintzen ez dugun dena, den dena, ez du esan nahi dohainik denik. Irensten badugu dena, den dena, laister itoko gara kantu berdinean.
2.
Bi Arima 03:41
Bi arima itsas zabalean galduta norantz arraun egin jakin gabe, halaxe ginen. Bi osto haizeaz bideraturik noiz lurreratu ahal izango garen, jakin gabe. Nork irekiko dizkigu begiak aurrera egin ezin dugunean? Nork eskeiniko digu bere eskua lurretik jaiki ezin garenean? Bi sugar iluntasuna itzaltzen gure denbora agortzen doa, halaxe ginen Bi hondar-ale hondartza amaigabean berriro ere zu nola aurkitu jakin gabe Nork irekiko dizkigu begiak aurrera egin ezin dugunean. Nork eskeiniko digu bere eskua lurretik jaiki ezin garenean. Nork estaliko dizkigu begiak atzera egin nahi ez dugunean. Nork ukatuko digu bere eskua lurretik inoiz altxa ez gaitezen.
3.
Argazkiak 04:06
Oinarri guztiak zalantzan jarri, ulertezina une batean argitu. Goiko amildegi sakon horretara begiratzen, burua galdu genezakela ahaztu genuen. Hari luze baten gainean dantzan, pauso bat beste baten atzetik emanaz. Soberan genuen zama itsaslabarretik bota; suntsitu berriro sortzeko; begiak itxi, ikusteko. Argazki guztiak zeuden zuri-beltzean; kolore berriez margotu genituen. Aintzinako zubi guztiak apurtuak bide berriak eraikitzen hasi ginen beldurrak ahazten... Egiaren oihal astunak jantzi, gezurraren arropa leunak erantzi Debekapenen muga guztiak gainditu genituen; ahoberoak hozten paregabekoak ginen. Argazki guztiak zeuden zuri-beltzean: kolore berriez margotu genituen. Aintzinako zubi guztiak apurtuak bide berriak eraikitzen hasi ginen beldurrak ahazten...
4.
Zuri buruz dena dakit zeuk erakutsi didazu zein diren zure lagunak erosi nahi zenukeena non eta norekin bizi zaren. Ahaztu nahi zenukeena Ze erraza den onartzea ondorioak doitu gabe. Orain errua ez da inoiz sekula desagertuko; hitz bakoitza betirako gordea. Ahaztu nahi zenukeena Nik mugitzen ditut hariak, zure hitzak aldatuz. Nik isiltzen ditut ahotsak Jainko betaurrekoduna naiz. Sartzen utzi zenidan. Kutxa txiki horren barruan ongi gordeak dituzu zure amets zikinenak, irudi eta zenbakiak, inork jakin ezin duen guztia. Ahaztu nahi zenukeena. Nik mugitzen ditut hariak, zure hitzak aldatuz. Nik isiltzen ditut ahotsak Jainko betaurrekoduna naiz Ahaztu nahi zenukeena; ahaztu ezin duzuna. Nik mugitzen ditut hariak, zure hitzak aldatuz. Nik isiltzen ditut ahotsak Jainko betaurrekoduna naiz. Sartzen utzi zenidan
5.
Bilatzen 03:44
Esandako hitzen esan nahi ezkutua, zure begien sarrail itxiak. Oinatz ezagunak bide ezezagunetan, oihartzun hurbilak urruntasunean. Gure etorkizunaren arrastoak iraganetik zeuden bananduak. Horrenbeste izan genuen baina hala ere, nahikoa ez al zen zuretzako? Amets handien itxaropen txikiak, gutxiengoak, gehiengoen artean. Izendatuak baina izen gabekoak, erantzun ezbaikorrak ziur zaudenean. Erloju zekenek tantaka askatzen dituzten segundu bakoitza itxoiten. Horrenbeste izan genuen baina hala ere, nahikoa ez al zen zuretzako? Urruti zauden leku hartan entzungo ote da nire kantuen oihu ozena? Trebea zinen barkamena eskatzen, eta ni bizkorra ahazten. Esandako hitzen esan nahi ezkutua; zure begien sarrailen giltza. Hainbeste aurkitu genuen baina hala ere, nahikoa ez al zen zuretzako? Urruti zauden leku hartan entzungo ote da nire kantuen oihu ozena? Zeren bila zeunden...
6.
Barrutik 05:01
Horma altuak eraiki ditut kanpoan zer dagoen ez ikusteko. Irribarre atseginak prestatu ditut inork nire barnean begira ez dezan. Plastikozko zoriontasuna, birziklatutako arima. Burdinezko malkoak zizelkatu ditut une egokietan isurtzeko. Eguzki kiskalgarriak besarkatu ditut nire zainetako izotza urtzeko. Plastikozko zoriontasuna, birziklatutako arima. Barrutik, hautsita milaka zatitan. Barruan, gordea nire egonezina. Barrutik, ahaztuak amets izorratuak. Sugarra bihurtu da errauts bustietan. Etsai gaiztoak asmatu ditut nire gudaren aitzaki bihurtzeko. Laban erdoilduak zorroztu ditut nire azaletik bizkarroiak erauzteko. Plastikozko zoriontasuna, udaberri birziklatua. Barrutik, hautsita milaka zatitan. Barruan, gordea nire egonezina. Barrutik, ahaztuak amets izorratuak. Sugarra bihurtu da errauts bustietan. Zarataren artean murgilduta bizi naizenez ezin dut ezer esan ezta entzun eguzkiak berotu ezin duen harria. Jendearen artean baztertuta bizi naizenez ezin dut ezer esan ezta entzun eguzkiak argitu ezin duen itzala Barrutik, hautsita, milaka zatitan... Barrutik, hautsita, milaka zatitan...
7.
Itzaletan 04:48
Ez da iluntasuna ni beldurtzen nauena gaur, baizik eta argiak erakutsi dezaken guztia. Ez da hiri ustel hau nire egonezinaren arrazoia, hemengo munstroen agin zorrotzak bai ordea. Ez al da egia dena gezurra izan zela? Hauskorra eta galduta sentitzen naiz Itzaletan, ezkutuan, nire babesleku sekretuan aurkitu ninduzun Denboraren korapilo hauek askatzeko nire ahalegin guztiak alferrik ziren. Ez da negu luze hau nire hotzikaren erruduna, baizik eta nire azal ase ezinaren oroitzapenak. Ez al da egia dena gezurra izan zela? Hauskorra eta galduta sentitzen naiz Itzaletan, ezkutuan, nire babesleku sekretuan aurkitu ninduzun Denboraren korapilo hauek askatzeko nire ahalegin guztiak alferrik ziren.
8.
Zu, hor al zaude? Jende guzti horren artean ezkutatuta Ni, zure aurrean mozorrorik gabe nator, naizen moduan Gau luze hontan, nire ahotsa zure arnasa, bat dira; nire zauriak, zure azala gure oihuak, geure bizitza. Zu, hor al zaude? Jende guzti horren artean ezkutatuta Ni, zure aurrean mozorrorik gabe nator, naizen moduan Gau luze hontan, nire ahotsa zure arnasa, bat dira; nire zauriak, zure azala gure oihuak, geure bizitza. Gau luze hontan, nire ahotsa zure arnasa, bat dira; nire zauriak, zure azalean josiko dira, geure bizitza.
9.
Bide Okerrak 03:08
Bide okerrak beti izan dira nire gustokoenak. Alde onaren alde txarra da arduratzen nauena. Kausa galduen artean azaltzen dira aukera onenak Amore eman baino lehen, etsi aurretik, azken unean. Behar banauzu, hementxe naukazu. Akatsik zuzenena, ezabatutako hitz bat. Gailur eskuraezinak beti izan dira nire helburu bakarra. Burua galdu baino lehen, etsi aurretik, azken unean. Behar banauzu, hementxe naukazu. Akatsik zuzenena, ezabatutako hitz bat. Akats zuzenenak, bide okerretan; aukera onenak, bide okerretan. Bide okerrak! Bide okerrak! Bide okerrak! Bide okerrak!
10.
Beleak 04:38
Hilerri ahaztu honetan hondakinen artean ez da isiltasuna baino nirekin geratu. Zulo estuetatik agurtu ditzaket: beleak. Gorpu hotzak negar egiten dugun kristal urtuaz, elikatzen dira hemen piztiak; lur-azpiko biztanleak. Zulo estuetatik agurtu ditzaket: beleak. Haien oihuek hiri osoa erre zuten; lapurtu zidaten, egunsentia, eguzkia, nire zerraldoko giltza bakarra. Lur hezeko ohe honetan, egurrezkoa da zerua, atzoko nahi agorrezinen kea arnasten duena. Zulo zikinetatik agurtu ditzaket: beleak Haien barreek hiri osoa erre zuten; lapurtu zidaten, egunsentia, eguzkia, nire zerraldoko giltza bakarra.

about

[EUS] Deus Ez taldearen lehen diska da hau, 2017ko uztailean grabatua Iruñako Drum Groove Studio estudioan

[ES] Primer disco de Deus ez, grabado en julio de 2017 en el estudio Drum Groove Studio de Iruña

credits

released September 29, 2017

Ahotsak/gitarrak, voces/guitarras: Eric Deza
Baxua/bajo: Alex Etxeberria
Bateria: Koldo Sagarzazu
Grabaketa, ekoizpena eta masterizazioa: Josu Erviti
Diseinua: Siddharta Saravia

Voces/guitarras: Eric Deza
Bajo: Alex Etxeberria
Batería: Koldo Sagarzazu
Grabación, producción y masterización: Josu Erviti @ Drum Groove Studio
Diseño: Siddharta Saravia

license

all rights reserved

tags

about

Deus Ez Eibar, Spain

2016an Eibarren sortutako rock alternatibo taldea
------------
Grupo de rock alternativo creado en Eibar en el 2016

contact / help

Contact Deus Ez

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Deus Ez, you may also like: