1. |
Garaile
03:03
|
|||
Nork
Derrigortzen gaitu
lasterketa honetan
izenik eman gabe
parte hartzera.
Nork
inposatu dizkigu
zenbaki eta izkiak
iruzurtiak zelatatzeko.
Nork
erabaki du
gure arteko zeintzuk
hasi behar duten aurretik.
Nork,
nork sortu du
gure arteko lehia
nahi ez dugun sari bat lortzeko.
Baina helmugan
denbora beti garaile... garaile.
Heldu da ordua,
denbora beti garaile... garaile.
Denok korrika, denok galduta.
Denok korrika, nora ezean.
Denok korrika, lehia bizian;
Helmuga non ote?
Nortzuk dira
epaileak ezkutuan
izerdirik ez
beste guztion gainetik
Nortzuk
asmatu dituzte
eurek irabazteko
joku zikin honen arauak
Baina helmugan
denbora beti garaile... garaile.
Heldu da ordua,
denbora beti garaile... garaile.
Baina bide amaieran,
denok parez pare,
denok galtzaile, denok galtzaile!
Baina helmugan
denbora beti garaile... garaile.
|
||||
2. |
Hegoak
04:10
|
|||
Paradisuan atzerritarra.
Hilotz galdua bazterbidean,
izan nahiko zinen.
Infernura bueltatzeko
bidea dakizu.
Estoldetan bizitzeko
zure hegoak ebaki, moztu, dituzu.
Eguzkiari bizkarra eman,
iluntasuna besarkatzeko,
ez lokartzeko.
Zure espainak nire odolez
margotu dituzu.
Eta zerua zutaz ahaztu
zela ohartu zinen.
Infernura bueltatzeko
bidea dakizu.
Estoldetan bizitzeko
zure hegoak ebaki, moztu, saldu, erre, hautsi, dituzu.
Ateak zabalik ahaztu zenituen,
ateak zabalik ahaztu zenituen.
Orain ekaitzak menperatu zaitu,
orain ekaitzak menperatu zaitu.
Zure espainak nire odolez
margotu dituzu.
Eta zerua zutaz ahaztu
zela ohartu zinen.
Infernura bueltatzeko
bidea dakizu.
Estoldetan bizitzeko
zure hegoak ebaki, moztu, saldu, erre, hautsi, dituzu.
|
||||
3. |
Urrun
03:17
|
|||
Nola itxi orbainak
zauriak zeintzuk diren
ez badakit bereizten.
Nola itsutu nazakezu
oraindik nire begiak
irekitzen ikasi ez badut.
Nola ezberdindu egia
hitz guztiak giltzik gabeko
sarrailak badira.
Nola ikasi dezaket
Nik entzuten isiltasunaren
soinuak ikaratzen banau.
Berriro ez erortzeko,
heldu nazazu.
Ihes egiteko
beranduegi ez bada
joan gaitezen... urrun.
Nola jakin bizirik nagoen
nahiz eta arnasten dudan
ametsik ez badut.
Nola jakin atzo ez den gaur
egun guztiak aurrekoaren
berdinak badira.
Berriro ez erortzeko,
heldu nazazu.
Ihes egiteko
beranduegi ez bada
joan gaitezen... urrun
|
||||
4. |
Sua
04:31
|
|||
Lore ederrenak ere usteltzen direla
beranduegi ikasi genuen.
Begiak ixtea ez zela
sekula nahikoa desagertzeko.
Nola aurkituko dugu
bueltatzeko bidea oinatz guztiak
ezabatu badira
Hautsa izateko jaio
garela diozu.
Ni zurekin
erre nahiko nintzateke
kea izan baino lehen,
sua.
Itxaropena ere agortzen dela
patuak irakatsi zigun.
Ukabilak estutzea
ez dela nahikoa ezer lortzeko.
Nork eramango gaitu
berriro izarren intziri
ankerrak entzutera.
Hautsa izateko jaio
garela diozu.
Ni zurekin
erre nahiko nintzateke
kea izan baino lehen,
sua.
Zauriak miazka
egunsenti maiztu honetan.
Ametsak kiskaltzen esku artean,
gure adore eza.
Hautsa izateko jaio
garela diozu.
Ni zurekin
erre nahiko nintzateke
kea izan baino lehen,
sua.
|
||||
5. |
Kateak
03:49
|
|||
Kateak lotu nahi dizkigute;
gure ahotsak isildu.
Zuk ere bazenekien
oihu egiten.
Mugak ezarri nahi dizkigute;
gure etorkizuna idatzi.
Zuk ere bazenekien
hegan egiten.
Entzun,
esnatu gara, behingoz,
oihukatzeko ozen.
Esnatu gara, berriz
zarata egiteko.
Dena apurtzeko;
sua pizteko.
Mundua lapurtu nahi digute,
gure arimak erosi.
Zuk ere bazenekien
amets egiten.
Esnatu gara, behingoz,
oihukatzeko ozen.
Esnatu gara, berriz
zarata egiteko.
|
||||
6. |
Ehiza
03:12
|
|||
Zu ehiztari nekaezina,
ni zure harrapakina.
Nire hitzek uzten duten
arrastoaren atzetik zabiltz.
Mozorro berriak
legeak aldiz zaharrak.
Ongi etorri ehiztari,
neu izango nahiz zure...
Ehiza.
Sakratutzat duzun guztia
zalantzan jarri dudalako,
aspalditik zure txakurrek,
nire usaina jarraitzen dute.
Mozorro berriak
legeak aldiz zaharrak.
Ongi etorri ehiztari,
neu izango nahiz zure...
Ehiza.
Nire ahotsa debekatuz
emeki itotzen nauzu.
Dirudienez bada garaia
ehiztariak ehiza bihurtzeko.
Mozorro berriak
betikoen azalean.
Ongi ezagutzen zaitut,
gaur izango zara nire...
Ehiza.
|
||||
7. |
Pozoia
03:51
|
|||
Eguzkia argitzeaz nekatuta;
errua agintzeaz ahaztu zen;
denbora iristeaz nazkatuta;
nire hezurrak hautsiezinak dira
Edan maitea, edan...
nire pozoia
Argia, argitzeko;
lotsa, babesteko.
Barealdi jasanezin honetan;
ezabaezina den babes-eza;
hitzen menpekotasuna;
erortzearen xarma aitorrezina.
Argia, argitzeko;
lotsa, babesteko;
hortzak, urratzeko;
bizitza, bizitzeko.
|
||||
8. |
Leizeari Begira
03:21
|
|||
Heriotzaren konpas hutsezinaren inguruan;
ordu eta minutuek sortzen dituzten akordeekin;
Zinena, zarena, izan nahi zenukeena
ezabatzea erabaki zenuen atzo leizeari begira.
Egi iheskorraren kontrapuntuan;
Aspaldi ahaztutako melodia zahar horren bilaketan;
Zinena, zarena, izan nahi zenukeena
ezabatzea erabaki zenuen atzo leizeari begira.
Deabruekin jolasean zabiltza zulora salto egin nahian.
Amildegiak oparitu dizu kantu ezezagun bat.
Zure ahotsa aurkitzeko.
Zinena, zarena, izan nahi zenukeena
ezabatzea erabaki zenuen atzo leizeari begira.
|
||||
9. |
Erruki Jauna
05:01
|
|||
Zure sekretuekin jantzita egon nahi nuke.
Zure zarataren entzule bakarra izan nahi nuke.
Zure kaiolako giltzaren jabea;
Zure erraiak barnetik kutsatu nahiko nituzke.
Beldurrez eraiki dut nire erreinua,
gurtzen banauzu erruki izango naiz.
Bekatuez josi dut zure konzientzia,
erru sentipenez elikatzen naiz.
Zure gorputz zintzoa gertu nahi dut, biluzik.
Zure koldartasuna da nire kolore gustokoena.
Beldurrez eraiki dut nire erreinua,
gurtzen banauzu erruki izango naiz.
Bekatuez josi dut zure konzientzia,
erru sentipenez elikatzen naiz.
Nire kateak maitasunez eginak daude,
nire zigorra eskertuko didazu.
Barkatuko dizut damutzen bazara.
Barkatuko dizut belaunikatzen bazara.
|
||||
10. |
Sherpak
04:01
|
|||
Elurraren hizkuntza ikasi genuen;
izotzak antza, erre gaitzake.
Elurraren ahotsa entzun genuen;
isiltasunak antza, erotu gaitzake.
Bidea urratsak dira;
Amaierak, hasiera.
Astuna da gure zama.
Urrunean gailurra.
Elurraren gezurra sinistu genuen;
saminak antza senda gaitzake.
Bidea urratsak dira;
Amaierak, hasiera.
Astuna da gure zama;
urrunean gailurra.
Astuna da gure zama;
ez da ikusten amaiera.
|
Deus Ez Eibar, Spain
2016an Eibarren sortutako rock alternatibo taldea
------------
Grupo de rock alternativo creado en Eibar en el 2016
Streaming and Download help
If you like Deus Ez, you may also like: